Bidalketa doan 59€-tik aurrera
SHAN ETA SHEN EDO BIDEAN IKASIA
130
205
0
Tibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espirituala da Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak.
Gau ilunean monastegi horretara iritsi den hamabi urteko mutiko umezurtza da Shen. Pentsalari handia esan nahi du bere izenak. Hainbat egunez, zedro tantai baten abaroan elkartuko dira Shan eta Shen, maisua eta dizipulua. Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango dira ikasbide.
Eguna joan eta eguna etorri, urte askoan bereganaturiko jakituria mutikoaren alde jarriko du Shanek. Aholku emango dio batzuetan.
Alegiak edo ipuinak bitarteko direla bizitzari loturiko irakaspenak jakinaraziko dizkio bestetzuetan.
Mutikoak, bestalde, begiak adi-adi, belarriak erne-erne eta bihotza zabal-zabal jasoko ditu maisuaren irakaspen horiek guztiak.
Adina: 12 urtetik aurrera.
Fitxa teknikoa
- ARGITALETXE
- Ibaizabal
- NEURRIAK
- 20,5x13zm.
- BILDUMA
- Ekin
- ORRIALDEAK
- 112
- URTEA
- 2019
16 kategoria bereko beste produktu batzuk:
IRUZKINAK
SHAN ETA SHEN EDO BIDEAN IKASIA
Es el mejor lugar donde encontrar la lectura infantil y juegos muy creativos.