Bidalketa doan 59€-tik aurrera
ITSASLABARREKO ETXEA
135
210
0
Joanak koaderno bat zeukan hamasei urte zituenean, berak esaten duen moduan «penazko masusten kolorekoa». Hantxe idazten zituen bere ametsak, mindurak, jomugak, pentsabideak edota bere bizimodu arruntean gailentzen ziren gertaerak... Halaxe jakingo dugu nor izan zuen lehen amodioa eta nola aurkitu zuen itsaslabarreko etxea, baita hango misterioa eta madarikazioa ere. Uda hartan, Joanak zoriona ezagutu zuen, heriotza zelatan zeukala jakin gabe. Laster, tragediaren pisuak zapalduko zuen betiko. Urteak geroago, itsaslabarrera itzuli da, oroitzapenetatik askatu nahian.
Itzuli naiz herrira. Koadernoa ekarri dut, nire bizitzako aingeruen eta deabruen bizitokia izan den koaderno morea. Itzuli naiz itsaslabarrera. Ez nau ilunak menderatu. Hementxe nago. Koaderno honetan dago idatzita nire historia