Bidalketa doan 59€-tik aurrera
EUSKAL HERRIKO ANIMALIAK XAPOKETAN 100 PIEZAKO PUZZLEA
0
0
0
ARGIAk abiaturiko Xapoketan egitasmoaren baitan atera dugu puzzle hau eta jolasaren bidez bertako animaliak ezagutzea du helburu.
100 piezako puzzlea eginez gure artean zein ugaztun, hegazti, arrain, anfibio, narrasti eta ornogabe bizi diren eta zehazki non aurkitu ditzakegun ikasiko dugu.
Puzzlean ikusitakoa osatu eta gaian sakontzeko, Euskal Herrian aurki ditzakegun zazpi ekosistemak biltzen dituen liburuxka gehitu dugu.
Ekosistema bakoitzean ohiko diren animaliak ageri dira irudietan, eta informazio gehigarria ere jasotzen du liburuxkak, eremu bakoitzaren ezaugarriekin. Hala, Euskal Herriko baso, goi larre, hareatza eta padura, itsaso eta itsaslabar, landa eremu eta sastrakadi mediterraneoa nolakoak diren ezagutuko duzu.
Puzzlearen neurriak: 43 x 27 zm.
Adina: +6
Fitxa teknikoa
- NEURRIAK
- 27,8 x 18,8 zm
También podría interesarle