

Envío gratuito a partir de 59€
130
220
0
Gauza guztiak esan ahal izango dizkizut, nik uste, orain arte inori ez bezala, eta laguntza handia emango didazula espero dut esanez hasi zuen bere egunkaria, 1942ko ekainaren hamabian, Anne Frank neskatoak. Hamahiru urte bete berriak. Adin berezia, zaila, nahaspilatua. Etorkizunari dena eskatzen zaion adina, iraganaren zati handi bat arbuiatzen dena, maitasuna eta abentura eskatzen direna, desirak oraindik izen zehatzik ez mugarik ez duena. Halako gaztetxo horrek gela gutxi batzuetan ezkutatu beharra badu, eta bere harremanak etxekoengana eta beste ezkutatu gutxi batzuengana urritzen bazaizkio, bi aukera baizik ez ditu: erotu ala idatzi.