Gaurkoan euskarazko liburu onenak ekarri dizkizuegu blogara, euskeraz irakurri nahi duten 9 urtetik aurrerako haurrentzat. Hiru libururik onenak gomentatu dizkizuegu post honetan, hauetako bi bildumak dira, beraz denboraldi baterako badaukate zer irakurri.
Euskarazko liburuak 9-10 urteentzako haurrentzat
Mundua bete ipuin
Begiko argitaletxearen liburuak adinka sailkatuta daude, beraz, oso erraza da liburuaren hautaketa egitea. Hala ere, guk gure liburu gustokoenak ditugu, eta haien artean Mundua bete ipuin dago. Liburu honen ezaugarri garrantzitsuenetarikoa da kapitulu bakoitza ipuin motz bat dela, beraz, ez da batere aspergarria egiten, eta ulermena asko errazten dute. Nahiz eta ipuinak izan, ez pentsa haur txikientzako ipuinak direla, bakoitzak hausnarketa bat proposatzen du, fantasiazko fabulak dira. Kontinente bakoitzako elezaharrak kontatzen dizkigu, eta munduan gertatzen diren hainbat fenomenoen erantzunak erantzuten ditu.
Zergatik hiltzen da erlea ziztada egiten duenean? Nola sortu zen sua? Zergatik dituzte gameluek bi konkor? Nolakoa izan zen Lurraren hasiera? Munduko ipuin mitologiko hauek galdera horiei eta beste haibati erantzuten diete.
Gure arbasoek munduko misterioak azaltzeko ideia harrigarriak zituzten. Zatoz bidaia eder honetan!
Zortzi urtetik aurrera gomendatuta dago, baina euskaraz irakurtzea kostatzen zaien 9-10 urteteko haurrentzako ere oso liburu egokia da.
MUNDUA BETE IPUIN EROSI
Erreskatatzaile magikoak
Liburu honek guztiz maitemendurik gaitu. Ilustrazio ederrak ditu istorio osoan zehar eta letra nahikotxo handia eta nola dagoen kapituluka banandurik asko errazten du irakurketa. 8-9 urte bitarteko haurrentzat gomendatzen dugu batez ere, iada irakurtzen badakiten umeentzat baina euskararekin zailtasunak dituztenentzat.
Protagonistek izugarri maite dute bere amona eta honek kontatzen dizkien istorio harrigarriak. Horrela deskubrituko dute sukaldeko atetxo bat nondik fantasiazko mundu izugarri batera ailegatuko diren. Pertsonaia fantastikoak, magia eta abentura dira liburu honen oinarria eta haurren irudimena hegan egingo du.
ERRESKATATZAILE MAGIKOAK EROSI
Euskarazko liburuak 10-12 urteko haurrentzat
Onin
Onin-en bilduma oso bilduma gomendagarria da 10 urtetik aurrerako haurrentzat. Abenturazko eta mitologiazko ipuinak dira, Euskal Herriko eszenatoki eta pertsonaiekin. Euskal kulturaren eta mitologiaren pertsonaiak hartu ditu Ibon Martinez-ek eta gaur egungo abenturak sortu ditu bi pertsonaia protagonistekin, Oinin eta bere neba, Erik. Gainera, ilustrazioei esker, irakurketa asko errazten da.
Nahiz eta bilduma zenbaturik egon, abenturek ez dute zer ikusirik bate bestearekin, beraz nahiago duzun izenburua hautatu dezakezu.
ONINEN BILDUMA OSOA IKUSI
Erreskatatzaile Magikoen eta Oninen bildumak gazteleraz daude baita ere, beraz nahi izan ez gero, hemen utziko dizuegu linka gaztelaniazko edizioena:
LOS RESCATADORES MÁGICOS
COLECCIÓN DE ONIN EN CASTELLANO